Ongi etorri Sagain M.T.-ren web gune berrira
Web gune honen bitartez gure mendi taldearen gaineko informazio gaurkotua ematen saiatuko gara. Gure elkarteak antolatzen dituen irteeren berri emanez, ta bertan ateratako argazki bildumak argitatuz. Azken finean, mendigoizaleen topaleku izateko web orria eraiki nahian gabiltza.
Web gune honetan ezer aldagarria dela iruditzen bazaizu edo informazio gehiago lortu nahi baldin baduzu, zure iradokizunak eta zuzenketak ongi etorriak izango dira.
Era berean, galdera edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, "kontaktoa" atalaren bitartez idatzi, eta gustura erantzungo dizugu.
Besterik gabe, besarkada bat.
Sagain Mendi Taldea
Asteasu
Federatu kanpaina 2012 (jadanik martxan)
Martxan jarri dugu 2012-ko federatze kanpaina.
Informazio eta prezio guztiak http://www.sagain.org/?q=Federatu2012
orrian aurkitu dituzue.
Animatu zaitezte gurekin federatzera.
Sagain M.T.
2012-ko federatu txartela
Hilabete honen amaierarako, espero dugu datorren urteko federatze kanpaina abian egotea.
Dena dela, pasa den urtean gurekin federatu zineten eta korreo elektronikoa eman zenuten guztioi, korreo bat bidaliko dizuegu, kanpainaren hasera iragarriz.
Mila esker denoi.
Sagain M.T.
Mendi asteko igandeko ibilbideak (Oinez, korrika eta BTT)
Dakizuen bezela,orain arte mendi astearen barruan igandeko egitarauan barruan egon izan den oinezko mendi irteera aberastu nahi izan dugu.
Hortarako, apustua egin, eta HIRU irteera antolatu ditugu (oinez, BTT-an eta korrikan).
Jadanik prestatuta ditugu hiru ibilbideak:
* Oinezkoa:
Edozeinentzat aproposa den ibilbide zoragarria antolatu dugu:
Asteasutik irten, ta Txungai errota, Larraul, Alkiza, Mendiolatik Sarasola sagardotegira, Eizmendi baserrira ta Martxetaunditik Asteasura.
|
|
* BTT:
Paraje ederretatik dihoan hiru ordu inguruko ibilbidea antolatu dugu.
Andazarrete karreteraz jun eta gero, atzetik barrena, urdanetatik Pagoetara igo eta berriz jeitxi "altzuzelaira".
|
|
* Korrika:
Bi ordu ta erdi ingurko ibilbide erraz eta ederra antolatu dugu:
Asteasutik irten, Larraul-tik igaro eta Hiru Mugarrietara heldu. Hortik Zelatun-era, Iturriotz-erantz jarraitu eta gero Asteasurantz dagoen jeitsieratik jeitsi (erreka bailara-ra). Hortik, denbora egongo balitz, Txungai errota-ren aldamenetik berriz Larraul-era igo, eta Asteasu-ra jeitsi. Denboraz ez bagina ondo ibiliko, zuzenean Asteasura joko genuke.
![]() |
Animatu zaitezte bai batera edo bestera apuntatzen.
Sagain M.T.
2011-ko mendi astea
Hau da aurtengo mendi astearen programa.
Azaroak 16, Asteazkena
20:00-etan, Udaletxeko Zine Aretoan: ALEX TXIKON-en proiekzioa
MAKALU MENDEBALDEKO PILARRA
Azaroak 18, Ostirala
20:00-etan, Udaletxeko Zine Aretoan: ALBERTO ZERAIN-en bi proiekzio
KANCHENJUNGA eta ZORTZIMILAKOAK ALPINAR ERARA
Azaroak 19, larunbata
10:00-etan Plazan 7. Orientazio DUATLOI proba gazte eta helduentzat.
Oinez eta Txirrindaz
* Txirrindako proban Kaskoa erabiltzea ezinbestekoa izango da. Txirrinda bakoitzak ekarri behar du. Aurreko urteetan bezela,
parte hartzeko EZ da esperientzia beharrezkoa. Opari zozketa bukaeran
16:00-etan Plazan (eguraldi ona egon ezkero)
Txirrindaz buelta familiarra (edozeinentzat aproposa) BIZIBIDAIA-koekin
17:30-etan, Udaletxeko Zine Aretoan: BIZIBIDAIA-koen proiekzio ikusgarria
ZEELANDA BERRIA BIZIKLETAZ
Azaroak 20, Igandea
9:00-etan Plazan, 4 ordu inguruko mendi Ibilaldi erraza (edozeinentzat aproposa)
9:30-etan Plazan, 3 ordu inguruko mendi bizikleta ibilaldia
10:00-etan Plazan, 2 ordu ta erdi inguruko mendi korrikaldia (lagun artean korrikan)
Eta ondoren:
Herri festa plaza inguruan (txerri erre daztaketa, musika, jolasak, …)
Espero zuen gustokoa izatea eta parte hartzera animatuko zaretelakoan, agur bero bat
Mendi astea badator
Laister Asteasuko mendi astea datorkigu.
Aurten azaroak 14-tik 20-rako astean burutuko dugu, eta orain dela hilabete ingurutik buru-belarri gabiltza gauzak lotu nahian.
Nahiz eta mendi asteko "formato" nagusia mantendu, aurten aldaketa batzuk egingo ditugu.
Aldaketa hauetako bat, larunbat arratsalderako datorkigu. Orain arte, larunbat arratsaldean haurrentzako eskalada txapelketa bat antolatu izan dugu, baina aurtengoan beste ekitaldi bat pentsatu dugu.
Aurten Bizibidaia-koak ekarriko ditugu larunbat arratsaldean.
Oraindik ez daukagu zehaztuta egitaraua zehatz-mehatz, baina eguraldiak lagunduko baligu, beraiekin batera bizikleta buelta familiar-txiki bat antolatzen gabiltza. Ibilaldia amaitu ta gero, meriendatxo bat, eta gero denok emanaldia ikustera.
Bizibidaia-koak ez dituzu ezagutzen? Ez dakizula nolako emanaldia aurkeztuko diguten, ba begiratu aurrerapen hau:
Ez al dirudi ikusgarria?
Egin xixa bat egutegian mendi asteko egunetarako ;-)
2011-ko Urria: Irati-ra irteera
Urriak 15-ean (larunbata), Irati-ko basora irteera antolatu dugu.
"Birgen de las Nieves"-etik abiatu, eta Irabia-ko urtegi ingururantzako Ibilibide eder eta erraza da. Bost bat ordutan egitekoa.
Irteera goizeko 7:30-retan izango da, Udaletxe aurreko plazatik.
Jende kopuruaren arabera, autobusean edo kotxeetan joango gara.
Eta arratsalde iluntzean itzuliko gara.
Apuntatzeko, Polikiroldegian izena eman behar da, eta azken eguna, osteguna 13 izango da (kartelean asteazkena ipintzen du, baina jai eguna denez, osteguneraino apuntatzea dago).
Animatu zaitezte, paraje ederrak dira eta.
2011-ko Ekaina: Aralar-era irteera (Malloak)
Ekainak 12-an, Aralar-era irteera antolatu dugu.
Amezketatik abiatu, Minetako bidetik igo, Malloak eta Balerdi igaro, ta San Martin-eko parkerantz jeitsiko gara (bertan bazkaldu ahal izateko).
Ibilibide eder eta erraza da. Bost bat ordutan egitekoa.
Irteera goizeko 8-retan izango da, Udaletxe aurreko plazatik.
Kotxeetan joango gara (EZ autobusean).
Eta arratsaldean itzuliko gara.
Apuntatzeko, Polikiroldegian izena eman behar da, eta azken eguna, osteguna 9 izango da
Animatu zaitezte, paraje ederrak dira eta.
2011-ko Apirila: Pagoetari buelta (irteera familiarra)
Datorren igandean, apirilak 10, Pagoeta-ri buelta ematera joango gara.
Irteera familiarra da, eskolako kirol-ekitaldien barruan sartuta dagoena, eta goizekoa da.
3 ordu ta erdiko ibilaldi bat da, eta zailtasunik gabekoa.
Pagoeta azpikaldean hasiko gara (Pagoetako hegoaldean), eta hortik bide erraz batetik Altzola-ko auzoa igaro eta Urdanetaraino helduko gara. Hor atsedena artu, eta Pagoetako igoera etorriko zaigu. Kurutzera joan eta hortik gero jeitsiera baino ez zaigu geratuko.
Ibilaldi polit eta erraza da.
Gutxi gorabehera, hau litzateke igandeko ibilaldia google-maps-en ikusita:
Mapa haundiagoan ikusteko sakatu hemen
Irteera goizeko 9:00-etan izango da, Udaletxe aurretik (Asteasun).
Itzulera, esan dugun bezala, eguerdian.
Oraingoan autobusik ez dago.
Kotxeetan joango gara ibilaldiaren irteera punturaino. Norbaitek ez baluke kotxerik edukiko, apuntatzerakoan abisatu dezala.
Apuntatzeko azken eguna, Osteguna 7 izango da (Polikiroldegian).
Animatu zaitezte
2011-ko Martxoa: Eski de Fondo-ko ikastaro Pont d'Espagne-n
Datorren hilaren 26 eta 27-an, Eski de Fondo-ko ikastaroa antolatu dugu Pont d'Espagne (Pasa den urteko leku berdinean).
Aurreko urteetan bezela, primerako irakaslea izango dugu ==> Isabel (mila esker mendi taldea osatzen dugun guztion partez).
Ikastaroa bi egunetakoa izango da, eta larunbat gaua pistetan bertan dagoen Chalet du Clot-en igaroko dugu.
![]() |
40 pertsonentzat daukagu erreserbatuta. Hori dela eta, izen emateko ordena mantenduko dugu.
Bidaia bakoitzak bere kabuz egin beharko du, baina norbaitek arazoak balitu, abisatu dezala apuntatzerakoan eta nolabait konponduko gara.
Irteeraren kostua (larunbateko afaria, loa eta igandeko gosaria barne):
10 urte eta beherakoek ==> 29€
10 urtetik gorakoek ==> 35€
Egun bietako forfait-ak, Sagain Mendi Taldeak ordainduko ditu.
Eskiko materiala alokatzeko aukera Cauterets herrian daukazue (Pont d'Espagne-tik oso gertu).
Izen ematea Asteasuko Polikiroldegian egin behar da.
Izena emateko garaian 15€ aurreratu beharko dira pertsonako.
Oraindik ez degu zehaztu zein ordutan elkartuko garen denok larunbatean bertan.
Suposatzen degu, goizeko 10-ak inguruan Cauterets-en geratuko garela (norbaitek material alokatu behar badu) eta 10:30-etan Pont d'Espagne-ko parkinean.
HAU OSTEGUNEAN ZIURTATUKO DIZUEGU, WEB HONEN BITARTEZ.
Oharrak :
* Kotxea ez degu aterpean bertan edukiko. Kotxea Pont d'Espagne-ko parkinean utzi beharko dugu, eta telekabina bat artu aterperaino heltzeko. Eguneko forfait-akin telekabina sartuta dago. Aterpean daudenentzat parkina dohainekoa da.
* Lo sakuak eramateko esan digute.
* Egunean zehar, eskiko pistetan egoteak bere abantailak ekarriko dizkigu (bazkaria aterpean bertan prestatzeko eta ...). Aterpean gelatxo bat dago janaria prestatzeko, baina ez dago ez microondas eta ezta surik ere. Mahai batzuk eta aulki batzuk (behintzat pasa den urtean horrela zegoen).
* Aterpekoakin hitz eginda daukagu, eta seguruenik elur-moto bat jeitsiko zaigu motxilak eta ... igotzeko. Dena dela, forfait-akin nahi degun bidai guztiak egiteko aukera daukagu telekabinan.
* Oraingoz (hilak 18), Pon't de Espagne-ko fondoko pista guztiak irekita dauzkagu. Eta gainera dirudienez, hurrengo egunetarako hotza ematen hari dira. Hemen uzten dizuegu aterpearen inguruan dagoen webcam-aren helbidea:
http://www.viewsurf.com/vue-122-Cauterets_-_Plat_du_Clot_%281551m%29.html
Animatu zaitezte
Sagain M.T.



